Bazen builta bat Larrainen ez zela hartza aipatü. Iragan ostirale gaüan, 150 jente bildü zen Bortüko Hazleen Defentsa alkartearen biltzar nagusian. Üngürameneko ministeritza frantsesak haüteskundeetarik landa hartza pirinioetara ekartea aipatü ümen dü. Biarnoan ezarri gei lüküe, bena Xiberoa lehen aüzoa izatez eta ikusirik hartzak kurritzen direla, Larraintar eta Santagraztar laborariak xüxenka hunkirik lirateke.
Delibero horren kontre beste delibero bat hartü dü Larraineko herriko etxeak, eta dagün ostegünean, Atharratzen, herri alkargoari ere süstengüa galteginen dioie hartzaren ezartearen kontre agertzez. Bilküra hortarik jalgiko dena ezagütü artean, entzün Sébastien Üthürriage, Larraineko aüzapeza :
Azkenik, erran dezagün dagün neskenegünean (martxoaren 13) Tarbesen eginen den manifestaldian parte hartzeko deia lüzatü düela Larraineko bilküra hortan.