Aiziritzen bildü dira laborari sindikateko kideak iragan astean. Laborariak iharrausi dütüan krisiaren aipamena eginik izan da, zenbaki batek argitzen düalarik ondoramenak zer heinekoak izan diren : sos sartzeen apaltzea % 40etara heltü da zonbaitentako.
Biltzar nagusiak bazüan ere haüteskunde kanpaina aide zerbait, eskualdeko zerrendabürüak kümitatürik izan beitziren laborantxaz elestatzeko. Jean-Jacques Lasserre (Modem), Alain Lamassoure (UMP), Bernard Uthurri (PS) eta David Grosclaude (Europe Ecologie) agertü ziren Aiziritzerat. Bakotxak bere iritzia eman ahal izan züan hur eta lürraren küdeaketaz, formakuntzetaz, gazteen instalazioaz... eta beste gei zonbaitetaz. David Grosclaude ekologistak bere analisa proposatü züan, erraitez krisia batetik bestealat joaiteko partez bere ustez laborantxa sistemaz kanbiatü behar zela. Bena ideia horrek ez dü arrakastarik kausitü FDSEAko kideen artean.
Entzün FDSEAko Patrik Etxegaraien alkarrizketa :
- Laborantxa / Üngüramena
- Agerraldiak: 2673