Lur Berri kooperatibak geroago eta haboro enpresetan sartzen dütü kapitalak. Iragan asteazkeneko (barantailaren 24) biltzar nagusian, azken sos ezarteen berri eman düe bürüzagiek. Hasteko, laborarien artean miliu bat euro partekatü düe xede berrientako, izan dadin ekoizpena, garapena ala salmenta hobetzeko. Sos hortaz gain, irabazien parte bat ere laborarien artean partekatü düe, orotarat 800 000 euro.
Bena hatsarrean erran bezala, sos hanitx ezarri dü Lur Berrik beste enpresetan. Ahateetan, ALFESCA (Labeyrie enpresaren jabea) taldearen kapitalan sartü da % 34 erostez. 2009ko maiatzean jadanik, Aiziritzeko kooperatibak Spanghero enpresa abantxü osoki erosi züan, kapitalaren % 97 hartü beitzüan ordüan.
Entzün Lole, Lur Berriren biltzar nagusian :
- Laborantxa / Üngüramena
- Agerraldiak: 2600