Hebenko ardi arrazen hobetze lanetan jarraikitzen dü Urdiñarbeko ardi zentroak.
Igan ostiralean, biltzar nausian, xede nausi baten presentaketa egin düe.
ARDI projetak hegoaldeko eta iparraldeko teknikalariak eta laborariak batüko dütü GIEE (Groupement d’Interet Economique Européen) batetan.
Düala 25 urte hasi zen alkarlana hegoaldeko Latxa eta iparraldeko Manex ardi arrazen indartzeko.
Gurekin mintzatu dira Euskadi, Nafarroa eta Urdiñarbeko teknikalariak bai eta hegoaldeko eta iparraldeko bi laborari :
ARDI xedea aipagei nausia balin bazen Urdiñarbeko ardi zentroko biltzar nausian, Desirée Lohyato ardi zentroko lehendakariak esplikatzen deiku beste xede bat :