Bi urtez Urdiñarbeko ardi zentroan erauntxi ondoan, parte batez kanpoko lanaren jarraikitzez, Bettan Jaury-k instalatzeko haütüa egin dü.
Arrokiaga eta Gotaineren kuntre, Maule gaineko Bagaltxigako etxaltean, düala kasik urtea bere anairekin GAEC-ean instalatü zen.
Kasik 500 m-etan, erran behar da etxalteko lürrak patar direla.
Ez da aija traktürrez kurritzea eta ezin zerrealarik egin. Hartako Sohütan, güne ordokiago batetan, belarra zankoaren gainean erosten düe, erran nahi beitü berek bedakak egiten dütüela beste norbaiten sohoetan. Eta prefosta zaldaien kanpoan erostera behartürik dira.
Bettan Jaury-k bere etxaltea presentatzen deikü: