Ardi bürü beltzen salbatzeko alkarte bat sortü da. Xiberoan eta Baxe-Nafarroan atzamaiten dira bürü beltzak dütüen laborariak. Maleroski, azken urte horietan ohartü dira, gazteak plantatzen direlarik bürü gorriak haütatzen dütüela eta beste laborari zonbaitek bürü beltzak üzten dütüe gorrientako. Bien arteko desberdintarzün handiena da, gorriek ezne haboro emaiten düela eta beltzak hobeki egoiten direla bortüan. Bürü beltz zalek azpimarratzen düe 2007ko inkesta baten arabera, ürrentzean erabazten dena berdintsüa dela. Horrez gain, ardiak geroago eta güttiago ibilten badira bortüan, mendia ez da orai bezain xahü izanen eta ondoramenak izanen direla üngüramena eta turismoarentako. Ürrentzeko, ardi dildiraren eritarzüna aipatürik izan da. Ardi bürü beltzak gütti hunkirik izan direlakoz, sendatzeko ikerketetan baztertürik izan dira eta prefosta lotsa dira, epidemiak bürü beltzak hunkitzen badütü berantegi izanen dela.
Entzün Ximun Lükü Ardi Bürü Beltz alkartekoa :