Egüberriko axüri merkatüa uste beno hobeki iragan da Xiberoko CAOSO eta AXURIA kooperatifentako. Bien artean gütti gora behera, 64000 axüri saldü dütüe. Salmentaren % 90a Espaiñako merkatüan egin da eta laborarier 3.70 eta 3.85 euroren artean kiloa pakatürik izan zaie. Üsatü konkürentzia Aveyron eskualdearen ganik ez da hainbeste senditü, hanko axuriak Italiako merkatüan saldürik izan beitira. Frantziako merkatüa aldiz, oso txarra izan da. CAOSO kooperatifako Jean Marie Etxegorriren araberan, frantsesek beste aragi mota erosi düe, hala nola basa ihizea. Urte hatsarre hontan prezioak jadanik tipitzen hasi dira. AXURIA kooperatifak, pusketan saltzen den axuria merkatüan ezarriko dü indarra eta CAOSOak aldiz karkasak kongelatüko dütü, aragia berantago saltzeko, bataz besteko 3 euroko prezioa etxekitzeko esperantxarekin.
Entzün Jean-Marie Etxegorri CAOSO kooperatifako ardüradüna :