Frantsesen gobernüak süteen kontrako plan bat jakinarazi berri dü, igaran urtean hainbat süte izan ondotik, lege zonbait kanbiatü dütüe.
2 mesüra nausi badira, horietan, oihan langileek eta zerbitxü zonbaitek zainketa bereziak eginen dütüe güneka , 500 litro hur karreatzen dütüan auto batekin..
Bigarren mesüra inportantena etxe bazterretan bortxatürik date kaparren muztea ala debroussailleusaren igaitera. 4 hektara beno haboro egiten dutuan oihan baten bazterrean baldin bada etxea.
Hortaz gain, ostoak eta adarrak beti debekatürik baldin bada partikülarrentako, profesionalek eta laborariek herriko etxean deklarazione bat egin beharko dü oraidanik goiti.
Quentin Berenguer oihangintzan langile :
- Laborantxa / Üngüramena
- Agerraldiak: 871