Hartz baten ekarteaz Biarnoko bortüetan, iragan abentü ondarrean hasirik den kontsülta, ostirale hontan ürrentüko da. Ossau-Irati sor markak barne kontsülta bat egin dü 418 gütün igortez. Aste hatsarrean, beren ikus moldea eman züen 121 artzain-laborarietarik 119 kontre agertü ziren jadanik eta 2 alte. Kontsülta honen emaitza ekarriko düe Sindikatako ardüradünek ostiralean Paueko Prefektürala, beste egitüretako ardüradünekin batean. Laborantxa ala artzaingoari lotürik diren Pirene güzietako hanitx egitürak, Frantses gobernüaren xedearen kontre altxatzen dira eta bereziki erabilirik den egiteko manera salatzen düe. Artean, kontre direnak antolatzen hasi dira. IPHB edo Biarno-Gaineko Institütuak eginen den algarrekilanko lana prestatzen ari da, hartzaren presentzia azkartzekoaren kontre eta metodoaren kontre.
Entzün Julien Lassalle Ossau-Irati sor markako lehendakaria :
Entzün Didier Hervé IPHB-ko züzendaria :