CAOSO axuri kooperatibak urteko bilana egin ondoan, lehentarzüna zertan düan argi ikusi dü : Donibane Garaziko hiltegian ehaitea axuriak. Erran behar da axurien saltzeko püntüan, estatü espainiarran düala merkatü handiena. Bena heben ez beitüe axuri ehaiteko egokitürik den hiltegirik, bizirik eraman behar dütüe, eta karioago da bizirik eramaitea hilik beno. Haidürü dira beraz Donibane Garaziko hiltegian axurien ehaiteko gela eraiki dadin. Bestalde, axuri biologikoa ere garatü nahi düe.
Ikasurte osoan, orotara 78 000 axuri eta 11 000 ardi saldü dütüe. 3.37 eurokoa zen prezioa batazbestean, erran nahi beita aitzineko urtetik %6az emendatü dela. Aragia batetik, eta bestetik, CAOSO kooperatibak artilea ere saltzen dü. Bena alde hortarik, urte txarra izan da, nahiz eta esperantxak dütüen eko-eraikuntzen garapenarekin habo saldüko düen ondoko urteetan.
Artileaz Jean-Marie Etxegorri CAOSOko züzendariak diona entzün :