Frantzian bezala François Hollande alderdi sozialistaren haütageia lehen leküan sailkatü da Xiberoan. Lehen leküan bena Xiberoan Frantzian beno hanitxez aisago. Botzen % 63,43 ardietsi dütü lehendakari berriak, Nikolas Sarkozy-ek % 36,57 egin dütüalarik. Kantonamentü mailan so eginez Basabürüan, Hollandek botzen % 66,57 üken dü eta Nikolas Sarkozy-ek % 33,43. Pettarean aldiz, antzeko emaitzak izan dira. Hollandek % 62,39 egin dü eta Sarkozy-ek % 37,61. François Hollande bost urtez beraz izanen da Frantziako lehendakaria bena dagün depütatü bozketan legebiltzarrako gehiengoa lortü beharko dü bere politika nahi bezala eramaiteko. Ikus Atharratzeko eta Mauleko kantonamentüko bozken emaitzak.
Entzün Arnaud Villeneuve Atharratzeko aüzapeza sozialista alderdikoa :