Mauleko hiriaren itxüra hobetzeko, etxe-aitzineko arrafreskatze plana presentatürik izan da. Sos lagüntza emanen da etxeko jabeer, etxe-aitzina xahatzeko, tintatzeko eta prebokatzeko. Mauleko Herriko-Etxeak, kostüaren % 20a bere gain hartüko dü 1500 euro artino. Bi eremü finkatü dütü Herriko Etxeak. Maule-Gaineko plazaren üngürüa eta pea, Peko-Arrüa, plaza, Pyrénées eta Alsace Lorraine karrikak, hiri ützülia deitürik dena da bigerren eremüa. Interesatürik diren oro, Mauleko Herriko-Etxearekin hersatü behar da.
Entzün Mixel Etxebest Mauleko aüzapeza :
Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)