XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Xiberoko komünistak lanerako prest dira.

Argazkia : Laurentx Etchegoin.Pierre Etxecopar Xiberoko Alderdi Komünistaren idazkari nausia izentatürik izan da, Louis Labadot-ren jarraikia hartü dü. Ber zoinean 20 jentez osatürik Xiberoko adarraren batzordea haütatürik izan da. Eramaiteko xede düan lana, epe lüzean kokatzen dü eta egün oroztako bizian jenteen süstengatzeko nahiküntea erakutsi dü iragan ostegünean egin ziren alderdiaren agiantzetan. Nazional mailako politikatik hebenkoala, aktüalitateaz bere irakurketa agertü dü eta nolaz ez dagün herriko bozketaz ere bere ikusmoldea eman dü. Alderki komünistako 8 kide presentatzen beitira Union Citoyenne zerrendan, beren ideiak ontsa ordezkatürik izanen direla azpimarratü dü eta argiki ützi dü kanpaña hortan ideiak borrokatüko dütüela ezizeta personak. 
Pierre Etxecopar Xiberoko alderdi komünistako idazkaria :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan