Aurtenko aitzinkontüak bozkatürik izan dira, Xiberoa Herri alkargoako azken biltzarrean. Sail ezbardinetan ehüneko bost-a heineko ekonomiak egin badira ere, legarrak ehüneko biez emendatüko dira, erranik izan den bezala, inbestizamentü egiteko ahala etxekitzeko gisan. Justoki, sail hortan « Espartinaren etxea » deitürik den xedeak dü eztabaida sortü, aitzinkontüetan, Maulen kokatürik den leheneko « Etxe Sécurité » enpresaren egoitza zaharraren erosteko, lau ehün mila euroko sos zama agertzen beita. Boz zonbait altxatü dira galdegiteko, herri alkargoaren egin beharra zenez Mauleko Herriaren xedearen gaüzatzea. Azkenik aitzinkontüak bozkatürik izan dira berdin, hameka haütetsiek kontre eta batek xuri bozkatü düelarik.
Jean Pelle Iriart :
- Politika
- Agerraldiak: 2180