PAC edo Europako laborantza politika bateratüaren azken erreformaren ondorioz,Xiberoko Botingoa arrenküatürik da lagüntza gütiago esküalatüko beitü. Orai artino lau ehün mila euro heineko lagüntza honkitzen züan PHAE (Prime Herbagère Agro-environnementale) delakoaren bidez eta sindikatako ardüradünek uste düe lauetan hogei ta hamabost miletara iratsiko dela. Lagüntza honekin mendiaren entretenioa segürtatzen dü botingoak, bideak, hura, eta beste eta gelditzen den ondarra laborarier partekatzen züan orai artino. Mendi botingoako ordezkariek erabaki düe laguntzaren galtegitea Akitania eskualdeari eta Laborantza ministeritzala joaitea botingoen egoeraren aipatzeko. Halaere gaüza baikorragoak aipatü dütüe botingoaren azken biltzarrean. Iratiko etxolen alokaidatzea izigarri ontsa joaiten dela jakinarazirik izan zen, negüko sasua ez bazen haütü izan elür soberakinaren gatik, ondoko bakantzeentzat galto azkarra agertzen da. Azkenik, botingoak joanarazten dütüan ihizekako postüe antxerak edo inkanteak maiaitzaren 2an eginen dira Ligin.
Jean Pierre Mirande :
- Politika
- Agerraldiak: 2233