Ondarkinen biltzeko moldea kanbiatüko da Xiberoan üztailaren lehenetik harat. Molde berrian, Maule-Lextarre, Sohüta, Garindaine, Bildoze-Onizepea, Ezpeize-Ündüreine, Sarrikotapea, Lixoze eta Atarratze-Sorolüzeko karrikesentako etxe aitzineko biltzea eginen da. Baratzen diren ondarkinak astean behin bildüko dira eta berziklagarriak bi astetarik. Karrikatik bazter direnak edükinontzietara ekarri beharko dütüe, bai zortzi herri horietan baita Xiberoko beste herrietan. Ehün edükinontzi plantatüko dira, etxe aitzinean biltze zerbütxüa ez dükeen jenteentako. Etxe aitzinean bildürik ükaitez edo norberak edükinontzietara eramaitez zerbütxüa desbardin beita, haütatürik datekean prezio süstapenaren arabera, bi prezio badirateke. Herri alkargoako teknikalariak etxez etxe ibiliko dira ondoko egünetan biltze molde berriaren esplikatzeko. Xehetarzün güziak edirenen dütüzüe heben klixkatzez.
Dominika Boscq alkargoako presidenta :
- Politika
- Agerraldiak: 2371