Hiru ütürri badütü Xiberoko hur zindikatak gure etxeetan edateko baliatürik direnak. Horietarik bata ühaitza delarik. 2014eko edateko hurraren analisaren bilana elki berri dü ARS (agence régionalde de santé), eskualdeko osagarri egitürak. Hein bat hona izan badira analisa orrokorrak, uhaitzekoak ez hain beste artoan Peztiziden arloan "metholachlore" molekülan bi gainditze izan beitira 2014ko urtean. Moleküla honen heinak ez dü 0.10 mikrograma gainditü behar. Hur litroka 0.10 mikrogramo ordez 0.19 ta 0.11tan urtean bi gainditze izan dira. Neurriak 0.1 ez badüe gainditü behar, osagarri traba lioke 0.5tarik aitzina.
Mauleko herrian edateko hurra, sindikatütik kanpo dena bere emaitzak orano txarrago dütü 0.73 mikrogramotan artino izan beida "methaclore"moleküla bere Irabarneko hur zentroan. 2014ko Arramaiatzeko tenpesta ta uztaileko üholdeen gatik lizateke gainditze horik. Mauleko herriak ez dü arrapostürik eman üken nahi bena gütünez bere herritarrak abisatü dütü düala aste zonbait.
Jean Marc Hastoy eta Philipe Perrot Lagun empresako eta Pierre Suescun xiberoko hur sindikatekoak xeheetarzünak emaiten deizküe:
- Politika
- Agerraldiak: 2046