Iragan ürrietaren 6an eküatürik edo atxilotürik, Egoitz Urritikoetxea sartü da Euskalerrira.
Ez dü euskalerrian egoiteko debekürik, bena bere helbidea Parisen izanez, harat joan beharko dü berriz.
Bere arrestatzea aipatzen dilarik, dio, Espainain laster bozkak izanki, atxiloketa interresatü bat baizik ez dela izan espainol gobernüaren ganik, Frantzes estadoaren lagüntzarekin, eta bere ustez ükenen düan epaiketa, barantaile aldean igaran behar lüke.
Euskalerriko egoera politikaz, berak dio ez dela bake prozesürik abiatü, jakinez, ez Frantzes ez Espainol gobernüek ez dütela oranokoz ürratsik egin.
Egoitz Urrutikoetxea:
- Politika
- Agerraldiak: 2180