Euskal herriko alkargoaz, herriek, beren ikus moldea eman düe eta Xiberoko 36 herrietarik, 27 alde eta 8 kuntre agertü dira. Pettarrean , Mitikile, Bildoze eta Gotaine ; basabürüan aldiz ; Montori, Etxebarre, Ligi, Santa grazi eta Liginaga.
Bozka hortara heltzeko, eztabadak eraman dira herriko kuntseiluetan , biltzarre handi bat egin zen Maule baita zinema salan ,non ere herriko kontseilü güziak kümit izan ziren. Hots informazioa banatü ondoan bozka egin da eta gehiengoa nausia alde agertü da aidez.
Liginagan gehiengoa kuntre agertu da: 6kuntre, 4 alde eta xuri bat, eta Ruben Gomez merak erran deiku zertako kuntre den:
Altzürüküko herrian aldiz gehiengoa alde da:6 alde eta 4 xuri, haatik, bozka horrek ez dü baztertzen düdak eta lotsak badirela hori erran deikü Johane Carricaburu Altzürüküko merak: