Neskenegün goiz hontan, sü ehailen agiantzak igan dira Mauleko egongian.
2015eko bilana eginik izan da:
33 bideko istripü
46 süte
314 jende lagüntza
Orotara 437 interbentzione.
36 Sü ehaile badira Maulen eta oro lagüntzale dira. Interbentzione hanitxentako aski badira, egünez diren interbentzionentako doi dira. Gehienik gazteek ez beitüe Maule üngürüan lan egiten
Igan urtean jüstokin 4 gazte sartü dira eta aurten beste 4 sartzeko gogoa düe.
Jakin behar da ere departamentüan 10 bat sü ehaile zentro zerratzeko arrisküan direla. Maulen halakorrik ez orrokorki osagarri honean direla erraiten deikü Jesus Oliva:
Aurten antolatuko da maulen ere bai eskualdeko eta departamenduko kongresua. Horrentako 500 bat su hiltzaile hillantuko dira.