Iragan neskenegüneko sü ehaileen agientzetan, Pepela Mirande hor zen. SDIS Service Départemental d’Incendie et de Secours-eko bürü izanki.
SDIS ren konpetentzietan sartzen dira bi helbürü nausi, alde batetik sokorrien koordinazioanean egitea departamentüan (sosen partekamena…) eta bestetik sokorrien segürtatzea güne oroetan.
Erran behar da departamendüan 43 zentro badirela eta horietarik 10 desagertzeko heinian direla gehienik bortü günetan non ere 8 kasü hortan diren. Sü ehaile zonbait erretretan sartzen beitira eta gazte güttiegi hor beidira beren ordaitzeko. Horreri kontre egiteko, gazteen jinarazteko kanpaina handi bat hasi da igan ürrietatik goiti.
Lantegi pribatüekin eta herriko etxeekin ere konbentzioniak izenpetü dütüe sü ehaile diren langileak egünetan libratzeko posibilitatea üken lezen.
Jean Pierre Mirande:
- Politika
- Agerraldiak: 1900