EAJ PNV alderdiaren ordezkari talde bat agertü da Maulen igaran asteartean, Ipar Euskal Herriko ardüradün talde berriaren presentatzea.
Ardüradün talde hori, hiru probintzietako 9 kidez osatürik da, 5 gizon 4 emazte eta Paco Arizmendi Garaztarra,horien bürüa.
Xiberoko ordezkaria aldiz Philippe Duhalde Mauletarra da.
Prentsaren aitzinean agertü diren ordezkariek, EPCI edo Euskal Herriko alkargoaren alde direla baieztatü düe eta haren alde borrokatüko direla ondoko aste eta hilabeteetan gehitü düe.
Aste ondar hontan Iruñean igaranen da EAJ PNV alderdiaren Euskal Herri osoko biltzar nausia eta hontan parte hartüko düela ere jakinarazi düe eta han Ipar Euskal Herriko egiten dütüen proposamenak presentatüko dütüe.
Itxaro Bethart:
- Politika
- Agerraldiak: 1790