Jente kontaketa egin berri da eta agertzen diren emaitzek erakusten düe, sürprisarik gabe, jentetzea apaltzen dela Xiberoan eta apaltzeak jarraikiko düala. Hala dio ikerketa egin düan Gaintegia egitürak.
1877 an, 25 000 bizizale baziren , orai 15000 bizizale eta geroari bürüz so egiten bada ,2030an 2000 jente gütiago izanen da.
Jentetzea zahartzen da ,gazteak ez direlakoz egoiten eta hola jarraikitzez, beti 2030 an, 65 urte goitikoak , 10 etarik 3 izanen dira.
Xiberoaren hüstearen arrazuak dira , gaintegiaren ustez, lürralde planifikazioak ekarri düala jentetzearen metatzea kostaldean ,xerbütxüak eta egitüra ekonomikoak hobeki lagüntürik izan dira barnekaldea beno.
Halerik ere, gaintegia ikerketa zentroak uste dü, euskal herria alkargoa egiten bada , xiberoa lagüntüko düala planifikazioa hobeki eginez.
Imanol Esnaola:
- Politika
- Agerraldiak: 2119