Xiberoa herri alkargoaren aipagei nausia izan da aitzin büdjeta eta honekin joaiten diren xedeen bozkatzeak, orrotarat 40 deliberazione bozkatürik izan da bilküran!!
Aurtenko aintzin kontüan, 6 miliu euro iganik funkzionamentüan eta 3,6 miliu inbeztizamentüan .
Bestalde , sos lagüntzak bozkatü dira bedera bedera eta hor da hasi eztabada oposizioarekin , bereziki turisma bulegoa eta ODACE alkarte ekonomikoak galtegin düana ez delakoz honartürik izan. Ondorioz, büdjetaren bozkaldian 10 botz kuntre izan da.
Beste eztabada izan da ondarkinen sistima berriaz , bilan bat egin da eta arrenkürak balinbadira ere, emeki emeki jenteak ari dira kostümatzen eta behesketari ontsa lotü direla erranik izan da. Oposizioak berriz, Arnaud Villeneuve, Atarratzeko meraren bidez , salhatü dü kudeantza , izigarri kario, oso txarra eta gaixki eramanik zela erranez.
Arnaud Villeneuve:
Dominika Bosq: