Mauleko kabale hiltegia zerratü da , astearte goizan, prentsan agertü bideoaren ondorioz !
L214 izena düan alkarteak , plazaratü dütü hiltegian hartü bideok non ere kabaleak gaixki tratatürik diren, bideo horiek erakusten düe, 2 hilzaleek ez düela legea errespetatzen.
Harritürik batü dira, Mauleko mera eta hiltegiaren ardüradünak.
Gérard Clémente züzendariak , ez dü hitzik atzaman langileen egiteko maneraz eta atzo 2 ak lantegitik baztertürik izan dira.
Alta, Mauleko hiltegiak fama huna dü bazter oroetan eta 2 langileen gatik orai arte eraman lana zankazgoratü dela dio züzendariak.
Kabale hiltegia zerratürik, prefetak hartü dü afera bere gain, inkesta bat eramanen da, arte hortan kabale hiltegiaren erabilzaileek beste elkibide bat atzaman beharko düe.
Stephane le foll laborantxa ministroak ere salhatü dü eta prefetari galtegin deio kabale hiltegiaren zerratzea.
Mixel Etchebest Mauleko mera:
Gerard Clemente hiltegiaren züzendaria:
Brigitte Gothière L214 alkartekoa: