Mauleko herriak ere EPCI edo HELEP herri elkargo bakotxaren alde da. Astearte gaüan Mauleko herriko kontseilüak gehiengo osoz hon hartü dü prefetaren proposamena.
15ek bozkatü düe alde, 5ek kuntre eta 3ek xuri.
Kuntre ziren ezker muturreko “front de gauche” eta gehiengoan diren 3 haütetsik xuri bozkatü düe.
Beste aipamenetan Mauleko hiltegiaz zinez arrenküratürik agertü dira haütetsiak.
Bestalde, Victor hugo karrikan Caisse d’epargnen aparkalekü bat egitea esperantxa düe, Holaz bide bazterreko leküak elkiko dira eta traktür eta autobüsak aisago iraganen.
Azkenik legarren aldetik Mauleko bizitegien legarra ez da goratüko. Hori Maule erditan diren etxe hütsen arraberritzeko gogoaren pizteko.
Mixel Etxebest Mauleko mera:
Benat Elkegaray Mauleko haütetsi:
Louis Labadot Mauleko opizioko haütetsi: