Iragan azarotik , xiberoan , ondarkinen biltzeko sistema berri bat ezari da eta lehen hilabeteen bilanak erakutsi dü arrenkürak balinbadira ere, ondarkinen behesketari lotü direla xiberotarrak.
Ondorioz etxetako ondarkinak apaltü dira 100eko 40 ez eta ber denboran Mauleko ondarkintegiaren baliazaileak azkarki emendatü dira.
Xiberoko herri alkargoak bilketa eta sailkatze berria plantan ezari dü legearen jarraikitzeko , Kasik 2 miliu euro koste dü sistima berriak eta kritika gogorrak üken dütü.
Arrenküra nausietan ; ondarkinak, zonbaitek ekarri behar dütüela 800 metretan diren ontzietarat , adinatako jenteentako neke dena.
Herri alkargoak hitzeman dü zerbütxüaren hobetzea eta adinatako jenteentako lagüntzaleer dei egitea.
Marie Chéreau:
- Politika
- Agerraldiak: 2250