20bat jente bildü da astelehen gaüko bilküra püblikoan, « Linky » izeneko kontür edo kontagailü elektrikoaren aipatzeko.
2021eko frantzia osoan 35 milioi kontür elektriko ordezkatürik izan dira « lynki » kontür berri horiekin, izan etxe pribatü ala profesionaletan.
Jadanik 170 herriek errefüsatü düe Linky kontür ezartea, gisala osagarri arrenküra ekarten ahal beilüke beren wifiaren gatik.
ERDFek bere aldetik ez dü sekülan probatü ez direla lanjeros, alta berak dütü ezarten.
64 departamentüan, Biarritze eta Pauen hasi dira Linky kontüretaz plaini.
Paueko « Posit-Yvons64 » kolektiboko 2 kide jin dira esplikazioneenemaitera :
Beste bilküra bat bada dagün astelehenean, Hor erabakiko da bakotxak eta kolektiboki zer egiten ahal düan Linky horretaz jenteak begiak zabalik begira ditzan.
Alkarteko Olivier Cascels:
- Politika
- Agerraldiak: 2424