Neskenegün hontan , Garapen iraünkorraren 2 gerren edizionea emaiten dü Mauleko herriko etxeak !
Egün osoan hitzordü esberdinak badira mauleko zerbütxü güneko deskantxagian. Iragan urtean oihana zen lema, aurtenkoa da« orai guri da aritzea », haur eta gehitüentako joküen bidez mezüen iganarazteko helbürüarekin.
Hots, sensibilizazio egün bat izan nahi da eta erakatsiko da nola egünoroztako bizian kasü egiten ahal den.
Egitaraueko hitzordü zonbait : 10 etan , garapen iraünkor leiaketan parte hartü düen eskola eta familien leiaketaren berriak , 11 etan Txomin peillen en mintzaldia kabalen artatzeko teknika zaharretaz, 12 etan bazkari partekatua,
Arrestiko 2 etan Amap en aurkezpena, 3 orenetan mintzaldia : kanpoko bazterren intertenitzea prodükto kimikorik gabe, 4ak eta erditan joküa familientako.
Jean Jacques Escondeur Mauleko herriko langilea:
- Politika
- Agerraldiak: 2022