Herri alkargoak bere biltzarra egin dü igaran astean.Aipageiak ziren: Zaletarzün handiko interneta, garapen ekonomikoa eta Mauleko ospitalea.
Mauleko artatze etxearen xedean dira kanbio zonbait izanen.
Ospitale kantin eta bazter ützirik zen leheneko bastiza bat baliatürik date eta hola denbora eta sosa irabazirik dirate.
Horren esker, 15 milioi eurotarik %13a baizik ez da baliatürik izanen eta ospitalea urte bat lehenago xutik date, hots 2019ko.
Ürrentzeko galdoetan, Mauleko hiltegia, HELEP herri elkargoa, Interface eta Hondarkinak llabürki aipatürik izan dira ere.
Mixel Etchebest:
- Politika
- Agerraldiak: 1931