Pirripita erabilpenaren azkartzea eta ibilbide berezien aküllatzea helbürüarekin agertü dira Bizi-ko kideak igan neskenegünean petarreko hainbat herrietan. Allande Errezaret :
Sohuta, Gotaine, Ezpeizetik… hainbat pirripitari partitü ziren. Oro Maulen elkartü dira, üngürüa egin eta leheneko trein bideala joan dira. Han pik nik batekin bazkaitü hainbat jokü proposatüz. 50 bat pirripitalari jin dira Biziko dei hortara, eta oroek diote Xiberoan bizikletaz aritzea lanjerus dela eta horrentako behar dira bide bereziak egin. Ondoko asteetan haütetsi zonbaitekin bildüko dira projet horren aitzina eramaiteko.
Bizikletaren egün hau zerentako antolatürik izan den galtegin deiogü Allande Errezarret Bizi-ko kideari.