XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Sohüta : Bidea zerratüko obra berri zonbaitentako!

Sohutako herriko etxeak bere xede edo proeiktu handien berri eman du asteart arrestitan. Sohütako kontseilüko Laure Hegiapal :

Sohutako karrika edo eliza üngürüko obrak dira xede nausiena. Astebürü hontan lanen lehen partea ürrentüko düe. Hots Gaztelaia eskola eta gela polivalente edo erabilera hanitxekoaren artean. Dagün astean eliza üngürüko obrekin hasiko dira eta hortako bidea zerratürik date. Halere beste nonbeitetik igaiteko parada badate. Obrak oro 2017 urtarrilan ürrentüko dira. Orotara 2 milioi euro kostako direlarik. Beste berri nausia da webgüne berri bat sortu düela. Herriaren berri hartzeko eta emaiteko parada badate. Hortako informazioneak ekarri nahi dütüzkeenak herriko etxealat joan beharko dira.

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan