« Irati » Izena düan mügaz gaintiko proiektoa presentatü düe Zaraitzu, Aezkoa, Garazi eta Xiberoko ordezkariek. Pepela Mirande :
3 urteko lan sailak eta 2 miliu eta 600 mila euroko xedea da ! « hebentik goiti Irati bat da eta 17000 hektarrako erremüak ez dü mügarik » hala zoin mezü plazaratü düen botz batez, xiberoko Pepela Mirande, Baxe Nafaroako Jojo Goiheneix, Aezkoako Felix Jarman eta Zaraitzeko Gustavo Goienak. Gogoeta lüze baten ondorioa da eta helbürüa düe Iratik dütüan natüra baliabide komüna kudeatzea : artzaintza, oihangintza eta ere mikolojia baliabideak ; Iratirat joaiten diren bisitarien hobeki errezebitzeko. Europako lagüntzak ardietsi dütüe %65-arekin.