XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Mitikile eta Santa Graziko eskolek zabalik jarraikiko, Barkoxekoa, berriz, Sohüta edo Eskiularekin batü beharko düalarik.

Igaran ostirale goizan (barantailaren 3a) Pauen, Hezkunde nazionalaren ordezkarritzan egin zen jünta batetarik, hein bat botzik elki dira sindikatak. Proposamenak alde honealat doatzala  zioien bilküratik landa. Xiberoari dagokionez, Mitikileko eskola den bezala baratüko da, Barkoxek RPI bat edo eskola botitze bat egin beharko dü, Sohüta edo Eskiularekin eta Santa Graziko eskolak zabalik jarraikiko dü aurten ere. Bestalde, elebitarzünaren galtoa gora doala erranik izan da. Orai artino, 5.300 haur dira elebidün sisteman eskolatürik, 250 sartzekoak direlarik 2017an. Esperantxa da 13 günetan murgiltze edo eüskara lehentarzünezko sistema baten ezartea ama eskoletan. Galtoaren eretzean, eüskaraz formatürik diren erakasle eskaza agertzen da. Ikuskaritzak egin proposamenak, barantailaren 13an trenkatüko dira orozbakoz….
UNSA sindikatüko Daniel Sainte Cluque :


Pierre Barriere, akademiako ikuskaria :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan