Frantziako lehendakaritzarako bozkak, Legebiltzarrekoak, Eüskal Alkargoa edo ere, Maule-Lextarreko hiriaren arrenkürak aipatürik dira, besteak beste, Liberté aldizkariaren agiantzetako argitaldian. Aldizkariaren üngürüan direnen aihoa komünista da eta damü düe ez delakoz haütagei komunistarik Frantziako lehendakarigoalako. Hortarako, indarrak ezarriko dütüe Legebiltzarreko hauteskundetan. Hala, haütagei komünista bat izanen da bozka erremü hontan. Bestalde, Eüskal Alkargoaren sortzea, Louis Labadot-k, ez dü begi honez ikusten, zeren eta orai artino alkargoetan ziren eskuintiarrak direlakoz Eüskal Alkargoaren joanarazleak. Azkenik, Maule-Lextarreko hiriaren joanarazteko maneraz, kritikak beste behin ere eginik izan dira erranez oposizionea ez dela errespetatürik. Louis Labadot :
- Politika
- Agerraldiak: 1569