Eüskal Alkargoaren gobernantzia edo joanarazle taldea plantan ezaririk izan da eta sail desbardinen ardüra partekatü da Ipar Eüskal Herriko haütetsien artean. Ekonomia, lürraldearen garapena eta laborantxa sailaren ardüra emanik izan zaio Mixel Etxebest, Maule-Lextarreko aüzapezari. Lan saila oso zabala delakoz, Mixel Etxebest-en ustez, Eüskal Alkargoan diren 233 hautetsien indar emaitea eta lagüntza beharko da. Lanaren antolamentüa ez balinbada osoki finkatürik ere, lürralde bakoitxeko gogoetak beharrezkoak dirate. Laborantxa sailean lürraren zaintzea lehentarzünetan balinbada, ekonomiaren beste sailak ere eramanen dira, gogoan ükeitez beti barnekaldean lanpostüak sortü behar direla.
Mixel Etxebest :
- Politika
- Agerraldiak: 1732