Igante hontan, Pinar Seleken aldeko bazkari herrikoi bat antolatürik da Mauleko Zinka ostatüan. Pinar Selek türkiar errefüxiatu bat da, soziologoa ofizioz, antimilitarista, feminista eta baztertüen alde borrokatü dena. Jüstoki, borrokan aritze horrengatik, 4 urterentako preso ezarririk izan da Türkian. Ondotik, orai düala 15 urte, Frantziara ihes egin züan. Haren alde, bazkari herrikoi bat plantatüko da Zinkan eta honen ondotik kazetalari batek Türkian agitzen denaz berri emanen dü. Ürrentzeko, arrestiriko 3 orenetan, kontzertu bat badate eta Yohan Villanuak olerki zonbait irakurriko dütü. Sarrionandia, Anari, René Depestre, eta palestinar, armeniar eta bestetariko olerkiak irakurririk eta musikatürik dirate. Hortarako, 3 müsikalari badirate ere, Türkia eta ekialdeko müsika tresnekin. Yohan Villanua antolazalea :
Iganteko kontzertüaren aitzin txestatze bat :