Iparraldeko eta Gipuzkoako EGIkoek, (PNV edo Euzko Alderdi Jelzalearen gazte mugimentüa) “Gure Memoria historikoa” deitzen den hitzordü bat eskentzen düe azaroaren 4an. Memoriaren arrabiltze lan hortan, Jean Ybarnegaraietaz ariko dira. Uharte Garaziko seme, Lehen Mündü Gerla eginik, hantik kapitain elkirik, Espainiako, Mola jeneral frankistaren lagün eta Petainen gobernüan izana. Harek zütüan 1936ko eüskal güdari aberzaleak Gürseko zerrategian tinkarazi. Bigerren Mündü Gerla ürrentzean, kolaborazale izateagatik epaitü züen. Uharte Garaziko aüzapez egonik, Maule-Lextarreko depütatü ere izan zen, eta mündüko pelota federazionearen sorzale. Azaroaren 4ko goiz partean, 09:00etan, Gürseko zerrategia bisitatüko da, eta 11:00etan, Mauleko Zerbütxügünean, Gürseko zerrategiaz dokümental bat hedatürik dateke. Azkenik, Jean Ybarnegaraietaz hitz eginen da. Azaroaren 4ko hitzordüa eüskaraz igaranen da, bena utzülpen batekin nahiantentako. Itxaro Bethart :
- Politika
- Agerraldiak: 2350