XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Xiberoko Sindikataren bilküra

Auzibide ezbardinetan galdü ondoan, iragan üztailaren 27an departamentüko prefetak agintü düan bezala, Xiberoko Sindikatak, Iratiko etxoleen "saneamentü zentroa" berriz egin beharko dü. Setemer ondarreko obreen joanarazlea izentatü beharko dü, lanak 2011ko üztaila aitzin hasi beharko dira eta urte ondarreko ürrentürik izan. Bestalde, setemeraren 18ko biltzarrean jakinarazirik izan da, huraren sanotzeko lanak 6 olheetan eginen direla. Mikro filtrazio moldea haütatürik izan da eta obrek 8000 euro olhakal kosteko düe, sos lagüntzak ehüneko 70ekoak izanen direlarik. Azkenik, iragan ostiralean Ligin aurkeztürik izan den Xiberoko bortüaz inkestaren emaitzen segida emanik date. Horrengatik, Xiberoko Sindikatak bilkürak eskualdeka antolatzen dütü : Maltan setemeraren 30an, Igelun ürrietaren 7an, Iratipean ürrietaren 14an, Iratigainean ürrietaren 21an, Ahüzkin ürrietaren 28an eta Bostmendietan azaroaren 4an.

Entzün Pepela Mirande Xiberoko Sindikateko lehendakaria :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan