Azken astetan Agerria hanitx aipatürik izan bada 60 bat akziodünek egin leteraren ondotik, joan gira Beñat Elkegaray-rengana bere abisaren galtegiteko. Agerriako administrazio kontseilüan da bai eta herriko etxeko hirugarren taldearen zerrendabürüa. Bere ustez herots hanitx eginik da afera horren üngürüan eta polemika ttipiarazi nahi lüke. Ikerketa bat egiten ari dira jakiteko izan direnez hütsak eta nor diren ogendünak. Bena zenbakiak eta informazioneak gorderik zirela jadanik kanpainan salatzen zütüela ohitarazi deikü.
Aguerriako geroaz doakionez, deusere ez da segürtatürik, hebentik 6 hilabetetan gütienik haboro jakinen da.
Beñat Elkegaray :
- Politika
- Agerraldiak: 1818