Mauleko kontseilüa jüntatü da iragan ostiralean.
PDU karreütze püblikoaren alde bozkatü düe Mauleko kontseilüko haütetsi güziek. Horrek otoa ordezkatzeko beste garraio motak azkartüko dütü Eüskal herriko lürraldean.
Mauleko kolejioko zübia bi zentzüetan ezarteko xedea egingei da, nahiz eta BIZI alkarteak bere desadostarzüna erakütsi düan. Bizikleta ebilbidearen jauzazteak herriak izenpetü düan « bestelakatze ekologikoaren ituna »-ren kontre doala dioie.
Bestalde, hiri erdiko Etchegoyhen eraikinaz jabetü da herriko etxea.
Üda hontan antolatü nahi zen festibala ürrietalat pusatürik izan da segürtantxa neurrien errespetatzeko gisan.
Kuntseilüaren bilana: