Lema hori beharba entzün edo ikusi düzüe azken denbora horietan !
Nafarroan, Baztaneko Lekarotz herri ttipian xede konpreniezin baten kontre borrokan ari dira herritarrak.
Düala 10 urteko xede bat da : luxuzko hotel bat, golf animal bat eta aberatxentako 228 etxe eraiki nahi dira 200 biztanleko herri ttipi batetan.
Laborantxa lürren porrokitzea, oihanen desagertaraztea, herriko giroa haustea eta kapitalismoaren interesak jarraikitzea leporatzen düe Baztango herritarrek Nafarroako gobernamentüari.Herriaren kontreko interesetan jokatzea salhatzen düe.
Herri mugimentüak obren blokatzea erabaki züan. Akanpaleku bat proposatüz, EHko lekü güzietari sustengü ükan düe buldozer eta beste tresnen eküarazteko. Apirilaren 23tik obrak eküratürik dira.
Jüje Thiry eta Iulen Guiresse han ziren, dena esplikatzen deiküe :
Manifestazio handi batetarat kümitatzen zütüe Lekarotzeko herritarrek, indarrak batü nahian, neskenegün hontan arrestiko 17ak30etan.
Xiberotarrek 15ak30 Coucouan alkartzea proposatzen düe, autoak partekatzeko.