Lehen auzian bezala, 500 euroko isüna galdegin dü proküradoreak Jean Mixel Aizagueren kontrako dei auzian atzo Paueko auzitegian. Ortzaizeko laboraria, ADN-a emaitea errefüsatü züalako epaitzen züen berriz. Bere defentsaren segürtatzeko Anne Marie Mendiboure abokata hor zen eta bi leküko ere kümitatü zütüan, ELB sindikatako Frantxoa Irigoyen eta Jean Emile Sanchez Mateo, Hérault eskualdeko laborari sindikalista. Anne Marie Mendiboure abokatak argi ützi dü lehen auzian hartürik izan zen deliberoa Europako Giza Eskübideen Konbenioaren kontre joaiten zela eta hortarako besteak beste Jean Mixel Aizagueren xüritzea galdegin dü. Auziaren azken hitzak Jean Mixel Aizaguerentako izan dira. ADNa emaiteari beti ez erranen ziola erran dü eta beti güdükatüko züala bere ber kasüan agitzen ahal direnen süstengatzez. Auzitegiaren deliberoa 2011ko barantailaren 3an jakinen da.
Entzün Laurentx Etxegoinen auziaren bildüma :