1639an Louis XIII frantziako ordünko erregeak Mauleko gaztelüa saldü züan, horrek ekarten zütian podereekin.
Xiberoko haütetsiek gaztelüa erosi nahi bazüen De Treville-ek ere bai ...
Bien arteko auziak 1639tik 1661 urteala arte iraün züan, eta azkenean De trevillen eskü baratü zen gaztelüa eta beste ;
Herritarrer sos gero eta haboro galtatzeak beren kexüa ekarriko du eta altxatzea ere bai.
Altxatze horren bürü zen Matalaz apeza eta abentüaren 8an ehorik izan zen 1661ean, Mauleko kürütxe xurian.
Jean Louis Davant: