Lürraren antolakuntza lehentarzünetan ezari nahi dü Xiberoa Herri Alkargoak ! Lan eremüen antolatzen ari da Maule üngürünetan. Bildozeko eremütik landa Gotaine-Irabarnekoa prest izanen da salgei ondoko asteetan. 8000 m2 eremü ofizialer proposatürik izanen zaie. Bestalde, departamentü mailan aeronotika sailan estüdio bat eginen da. Xiberoak ere parte hartüko dü eta estüdio horren bidez ikusi nahi da badenez enpresarik plantatü nahi düenik departamentüan. Xiberoa Herri Alkargoako biltzarrean, turisma saileko xede bat ere aipatü da, Eüskal-Herri barnekaldean egin den estüdio baten emaitzekin, Camping-cars delakoen errezebitze güneetaz. Sail hortan lanak jarraikiko dira ikusiz geroago eta haboro kurrizale badela molde hortan. Herriko etxeetan inkesta bat eginen da ondoko egünetan. Azkenik, Herri Alkargoago biltzarre ürrentzean Aurore Martinen Espainarratzearen salhatzeko petizione bat proposatü da, nahiantek izenpetü düe.
Entzün Dominika Boscq Xiberoa Herri Alkargoako lehendakaria :