Urte bat depütatü dela Iñaki Echaniz eta baliatü gira lehen bilan baten egiteko.
Asanblada nazionealean bortükaren presidentordea izanki, hazkuntza eta laborantxa geiak tratatü dütü. Oposizionean izanki NUPES alderdian, bere ustez beste gei hanitxetan bezala, gobernüak ez dütü jenten beharreri kasü egite ez eta sektoreko aktürrer.
Ondoko erronkak, hur mentsa eta otsoaren jitearen blokatzea da bere ustez, bai eta lege berri bat idazten dü gobernüak, laborantxaren programazione eta orientazionearen finkatzeko.
PAC lagungoak ere kanbiatü nahi lütüke.