Iparraldeko haütetsi eta gizarte zibila biltzen düan alkarte hortan, geroarentako politikak dütü aztertzen eta proposatzen hautetsier.
Iparralde 2010 eta 2020 planak eraman ondotik, setemetik goiti hasiko dira eüskal herria 2040 presatzen eta horrentako jenteen parte hartzera galtegiten düe.
Garapen kontseilüan norbanakoez gain, alkarteekin ere sartzen ahal da eta nahi dütüe ahal bezain jente haboxienek barnen parte har dezen.
Xehetarzünak ipar Eüskal Herriko garapen kontseilüko) presidentarekin, Paxkal Indo :
- Politika
- Agerraldiak: 983