70 bat pertsona bildü dira barda Palestindarren sustengüz Maulen.
Urrüñako elkarretaratzera debekatürik izan bada arrestitan, Mauleko alkarretaratzean 15 bat polizi, haboxienak PSIG ekoak, hüllantü dira manifestalarier erraiteko debekatürik zela herriko etxe aitzinean egoitera.
Manifestalariak ordüan bidearen beste aldean egon dira, banderola bat elki eta alkarretaratzea egin poliziaz üngüratürik.
Oren bat berantago hede xuriak hasi dira jente bakotxaren identitatearen kontrolatzen eta jenteak ordüan joan dira.
Identitate zonbait hartzeaz gain, trakt-en banatzera debekatürik zela jakinarazi düe. Manifestalariekin eztabada zonbait hasi badira, oro lasaiki igaran da.
Bildütako lekükotarzünak :
- Politika
- Agerraldiak: 1080