XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

"Mauleko ospitalea ez da behar den bezala süstengatürik"

"Mauleko ospitalea ez da behar den bezala süstengatürik"

EH baiek mauleko ospitalea lagüntü nahi dü.
Olorue eta Paueko zuzendaritzari lotürik izan ondotik, ahatze gabe urte pare bat nun ere bera aitzinatü den Mauleko ospitalea, arrünküra beti hor da.
ARS osagarri agentziaren prezionearen jarraikiz paueko züzendaritzak 9 postü desagertaraziko dütü sindikaten arabera.
Alta Louis Labadot Mauleko merak hitz eman züan holakorik ez zela izanen.
Auzapez Komünistak ez dü entzün nahi Baionako edo Donapaleuko ospitalekin hüllantzerik nahiz eta bontate herritar eta politiko bat baden EH bai-en arabera.
Gütün bat partekatü düe herritareer beren ikuspüntüaren entzünarazteko.

 

Benat Elkegarai Mauleko herriko kuntseileko EH bai-ekoa: 

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan