XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Urdinarbeko herriak badütü lür zonbait saltzeko

Urdinarbeko herriak badütü lür zonbait saltzeko

Etxebizitza arrenkürari ihardestea eseiatzen dü Urdinarbek

Herri bizia da, 548 biztanle dütü laborantxa azkar batekilan (47 laborantxa etxe). Hortaz gain 20 bat alkarte badira eta entrepresa zonbait ere bai.  
Herriko etxeak eraman dütü xede zonbait azken urtetan ; bide bat eginik izan da düala gütti Etxekortiala joaiteko. Düala bi urte hur arrenküra bat beitzen, prestatü düe eki indarrarekin ari diren ponpa zonbait laku batetarik hurraren tiratzeko ondoko aldientako.
Eta lan nausia etxebizitzan egin düe etxe bat arraberritü düe, eskola aitzinean dena eta hau alokatzen, egünko egünean 9 alojamentü alokatzen dütü herriak. Bena erosteko parada ere bai eskeini nahi beitüe, lotissamentü bat prestatü düe ere. 6 lote badira erosle bat txerkatzen düenak orai.
 Eskola aldetik düala urte eta erdi 2 postu erdi salbatzeko mobilizatü baziren, aurten ez düe halako arrenkürarik azken urtetan haur haboro sartü beitira eskolan, joan beno.
6 lote badütüe  ordän saltzeko, 1200m2, 30 eurotan m2, eraikitzeko prest.. Ahalaz lehentze erosten düener nahi lüküe saldü. Horietaz interesatürik bazide harat hullantzen ahal zide, edo herriko etxea deitzen ahal düzüe.
Etxebizitzan arrenküra bat agertzen da etxe zaharrekilan, 8 urtez herrian doblatü dira etxe hüts zionea, 16etarik 34 etara igaran beita.

Jean Michel Arrayet aüzapeza :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan